Saio Linbikoen aurrenekoa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 22a, 01:00

Egitasmo berezi bati emango diote hasiera, bihar arratsaldean, Hernaniko Udal Liburu­te­gian. Saio Linbikoak deitu di­­tuztenetan, aurrenekoa egingo dute, 19:00etan hasita.
Eneritz Furyak musikariak eskainiko du lehenengo saioa, eta beste bi saio ere izango dira: martxoaren 23an bigarrena, Borja Estankonarekin; eta apirilaren 26an, Rafa Rue­darekin. Saio horietan, uztartuko dituzte musika, literatura, emozioak...

Gazteei zuzendutako saio­ak izango dira hiruak, 14 urtetik gorakoei, zehazki. Biharko saioan, bizitzaz, sorkuntzaz, amo­dioaz... ariko da Furyak.
Saio Linbikoak direla eta, liburutegiko haur saila itxita egongo da arratsalde osoan, jakinarazi dutenez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!