Kulturari buruzko hausnarketa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 22a, 01:00

Hernaniko kulturaren ingu­ruan, hausnarketa prozesua abiatu du Udalak, eta hiru saio aurreikusi dituzte horre­ta­ra­ko. Gaur bertan izango da aurre­nekoa, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin.
«Hernanin, kultura dina­mi­ka zabala, bizia eta haun­dia dago. Dinamika haun­di­koa izanik ere, hausnar­ke­ta­ra­ko tarte bat hartzea apro­po­sa iruditu zaigu, eta horre­ga­tik jarri dugu martxan prozesua», azaldu du Udalak. Eta aditzera eman du, urritik hona, «herri­ko 50 eragile baino gehiagoren iritziak eta pertzepzioak» jaso dituela, egungo egoeraren be­ha­rrak biltzeko. «Orain, lan hori partekatu eta elkarrekin landu nahi ditugu, hurrengo urteetarako politikak zehaz­te­ko», azaldu dute.

Kulturaren diagnostikoa, aurreneko saioan
Prozesu hori aurrera erama­teko, kulturaren diagnostikoa egitea izango da aurreneko sa­ioaren helburua. Egungo egoe­raren diagnostikoa kon­par­titu, osatu eta adostuko dute bertan, eta identifikatuko di­tuzte Hernanik kultur arloan dituen indarguneak eta hobe­tzeko arloak.

Bigarren saioa, martxoa­ren 7an egingo dute, ordu eta toki berean; eta bertan, diag­nos­tikotik abiatuta, etorkizu­ne­rako erronkak eta helbu­ru­ak definituko dituzte. Horrela, hizpide izango dituzte progra­mazioa, sormen-politikak, azpi­egiturak, koordinazioa, euskera eta genero ikuspegiak, edota kolektibo esopzifikoen beha­rrak, besteak beste.

Eta hirugarren saioa, mar­txoaren 19an egingo dute, biga­rrenean zehaztutako helbu­ru­ak gauzatzeko ekintzak landu eta lehenesteko.

Ekarpenak egiteko aukera, emailez edo webgunean
Saio guztiak irekiak izango dira, eta herritar eta kultur eragile guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta ekar­pe­nak egiteko. Edozein kasu­tan, ekarpenak egiteko beste bi bide ere jarri dituzte aukeran: erabaki.hernani.eus/kultura web orrian sartu, edota idatzi mezua emailez, kultura@her­nani.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!