Martxorako Mundarroko Kirol Elkarteak ekitaldi desberdinak antolatu ditu. Familiarentzat mendi irteera erakargarria dago iragarrita martxoaren 25erako. Aizkorrira egingo da irteera eta zita Joseba Barandiaran plazan jarri dute 08:30etan. Kotxe partikularrez hurbilduko dira mendira.
Izenematea martxoak 19ra arte egin daiteke kiroldegian edo kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikoan. Ibilbidea ondorengoa izango da: Aldaola Ubier aparkalekua (760m)-Aizkorri (1.528m)-Urbiako Zelaiak (1.100m)-Aldaola ubier aparkalekua. Haur txikiak dituztenentzako aukera dago parkinetik Urbiara joateko. Han denok elkartu eta buelta elkarrekin egingo dute. Familiak elkarrekin irteera egiteko aukera bikaina da.
Martxoaren 23an ariketa fisiko berritzailea
Ez da lehenengo aldia, baina oraindik ere aeropilates eta jump fit egitea berritzailea da eta Astigarragako kiroldegian aukera dago berriz ere.
Bai bat eta bai bestea martxoaren 23an egingo dira kiroldegian, 19:00etan. Izena eman daiteke martxoak 19, 20 eta 21ean kiroldegian eta bazkide eta ikasleek izango dute lehentasuna.
Hortik aurrera plazak bete arte izen ematea irekia izango da.