Hernaniko Gure Esku Dagok antolatuta, kultura matrilineala edo ama-lerroa delakoa izango dute hizpide gaur, Mari Carmen Basterretxea antropologo ondarroarraren eskutik. Arratsaldeko 19:00etan hasita izango da, Biteri kultur etxean.
Basterretxearen liburutik abiatuta, hitzaldia
Basterretxea izango da gaurko gonbidatua, hain zuzen, horren inguruan liburua argitaratu duelako: Euskal Herria, Kultura Matrilineala. Eta hori hartuko dute abiapuntutzat, gaia aztertzeko; Zer da kultura matrilineala? Hau ote da aukera? izenburupean, «gizarte orekatuagoa eraikitzeko bidean, kultura eredu horren ezaugarriek egin dezaketen ekarpenaz» hausnartzea da taldearen asmoa.
Izan ere, «gaia mamitsua bezain eztabaidatua izan ohi da», azaldu dutenez: «zeinbat adituk hemen inoiz existitu izana zalantzan jartzen duten bitartean, beste batzuek historian kokatu eta zein ezaugarri zituen azaltzen dute».