Etxeberri auzoko lanak hasita, irisgarritasuna hobetzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 21a, 01:00

Aste honetan hasi berri dira Etxeberri auzoko urbanizazi­o­a­ren bigarren faseari dagozki­on obra-lanak. Abuztura arte luzatzea aurreikusi du Udalak, eta bitarte horretan, hainbat aldaketa jasango dituzte auzoko bizilagunek.

Udalaren zerbitzuak berritzea, helburu
Lan hauen helburua izango da, batik bat, Udalaren jabe­tza­koak diren azpiegiturak edo «udal zerbitzuetako sareak be­rritzea, hau da, ur hornidura, eta saneamendu eta argiteri sareak (kaleko argiztapena bar­ne)». Era berean, Udala­re­nak diren espaloiak «zabaldu eta berrituko» dira. Ho­rrela, bada, irisgarritasuna hobetuko dela diote Udaletik.

Bi azpifase
Hortaz, hori guztia egiteko, bi azpifase izango dituen lanak gau­zatuko dituzte. Aurrene-koa da hasi berri dutena; «obra horrek 5-7 bitarteko blokeen eremua, auzoaren goiko eremua (1-3 bitarteko blokeak) eta auzoko errepidearen ezkerreko espaloia eta hegoaldeko oinezkoen eremua hartzen ditu», azaldu dute. 
Azpifase honetako lanek sei hilabete iraungo dutela au­rreikusi dute: «obraren lehenengo zatian (hiru hilabetez) 5. blokean hasiko dira eta gero 7. eta 6. hartuko dituzte. Ho­riek bukatuta, 1, 2 eta 3. blokeen goiko eremua egingo da lehenengoz eta gero auzoko errepidearen ezkerreko zatiarekin jarraituko dute. Hegoaldeko oinezkoen eremuaren berritze lanek osatuko dute obra. Horrek beste hiru hilabete irautea aurreikusten da».
Bigarren fasea jarraian egin­go dute, «1-3 blokeen be­he­ko ere­mua eta 7. blokearen arra­pa­la, espaloia eta eskailerak».

AMR lantegiko aparkalekua, bizilagunentzat
Bizilagunen trabak leuntze aldera, Foru Aldundiarekin sinatu du hitzarmena Udalak bizilagunek AMR lantegia zeneko aparkalekua erabili dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!