Ibaia bere onera, gainezka egin ondoren

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 21a, 01:00

Etenik gabe eta asko ari zen euria egiten, azken egunotan; eta Urumea ibaiak gainezka egin zuen atzo goizean. Urak atera ziren, Hernaniko eta bai­larako zenbait tokitan. Landa­reko zelaia urez beteta ageri zen, Floridako tunela itxita, Ergobian ere atera ziren urak...
Ereñotzun, ibaiak goizeko 10:00etan izan zuen maila altuena: 1,88 metrora iritsi zen. Hortik aurrera, behera egin zuen pixkanaka, prezipitazio­ak ere gutxitzearekin batera: 1,7 metro inguruan zegoen, atzo azkeneko orduan. Eta espero da, joera hori izatea, gaur ere. Atertzera egingo du egural­di­ak, eta Urumea ibaia ere, bere one­ra bu­el­tatuz joango da, pixkanaka pixkanaka.


Landaren jokatzeko esperantza, errugbi taldeak
Erabat inundatuta geratu zen Landare goizean, baina pixka­naka hustuz joan zen gero. Eta Hernani errugbi taldeak, ba­dauka esperantza, igandeko partidua Landaren jokatzeko. Urarekin batera, zikinkeria ere sartu ote den arabera izango da hori. Hala bada, ez die den­borarik emango, garbitzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!