Ohorezko izendapenetan parte hartzea bermantu nahi du Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 21a, 01:00

Ohorezko izendapenen arau­tegia zaharkituegia zegoenez, Udalak eguneraketari ekin zion azaroko plenoan. EH Bilduk hamaika alegazio aurkeztu diz­kio aldaketari, «batik bat, he­rri­­tarren parte hartzea sus­ta­­tzeko helburuarekin».
Udal Osoko Bilkurak egiten dituen ohorezko izendapenek herritarren babes minimo bat izan dezatela eskatu du EH Bilduk, ez baitio zentzurik ikusten osoko bilkura osatzen duten hamahiru pertsonen era­ba­kimenera mugatzea he­rri­ko seme edo alaba kuttun edo oho­rezko seme edo alaben izen­dapenak egitea.
Horregatik, proposamena udaletik atera eta hain garran­tzizko izendapen bat herrita­rrekin konpartitua izango dela bermatzeko, izendapen horrek herritarren %10eko babesa iza­teko prozedura abiatzea propo­satu du.
Bestalde, herritarrek ere proposamenak egiteko aukera izan dezaten proposatu du EH Bilduk. Hau da, izendapen pro­posamen batek herritarren %20aren babesa jasoko balu, Udal Osoko Bilkurak hori onar­tu behar izatea planteatu du EH Bilduk.
Azkenik, EH Bilduk urtero kirolean, kulturan, euskaran, literaturan… herritarrei sariak emateko aukera aztertzea es­ka­tu du, herrian dauden he­rritar anonimo guztiei eta euren lanei oihartzuna eman ahal izateko. Horretarako, EH Bilduk urtero hautagaiak aur­kezteko epea zabaltzea eta ondoren, hautagairik balego, herritarrek saria merezi duena aukeratzea proposatu du EH Bilduk.
Emendakin hauekin guz­tiekin, EH Bilduk parte hartzea­rekiko duen konpromisoan sa­kon­tzen du, parte hartzea, edo­zein jardun politikoren oinarri izan behar duela argi baitu EH Bilduk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!