Udal Gobernuak Emakumeon Plaza birmoldatuko du «nortasunez beteriko eremu atseginean bihurtzeko asmoz» eta, horretarako, bi saio partehartzaile antolatu ditu. Saioetan herritarrei hirigintza-proiektua azaldu eta euren ideiak jasoko dira. Bilerak otsailaren 28an eta martxoaren 7a, egingo dira kultur etxean, 18:15etan.
Udaletik azaldu dute «saio horien helburua da, plaza eraberritzeko proposamen ezberdinen aurrean herritarren ikuspegi eta balorazioak jaso eta erabaki kolektiboa hartzea», horregatik Udalak «adin, jatorri eta genero guztietako Astigarragako bizilagunak gonbidatzen ditu saio irekietan parte hartzera».
Deitu edo mezua bidali daiteke 688 648 040 edo 644 269 086 telefono zenbakietan
Parte hartu edo informazo gehiago jaso nahi duenak deitu edo mezua bidali dezala 688 64 80 40 edo 644 26 90 86 telefonoetara.
Sagardo Plazaren inguruko jolas parkea egokitzen
Sagardo Plazaren inguruan ere prozesu parte hartzailea antolatu zen. Auzokideei proposamena aurkeztu zitzaien lehen bilera batean, eta ondoren, bizilagunek jolastokiak izango dituen elementuak aukeratu zituzten eta baita parkeak estalkia edukitzea ere.
Udal gobernuak dioenez, «martxan da bizilagunek prozesu partehartzailean erabakitako jolas parkea, gunea egokitzen ari baitia dagoeneko».