Astigarragako talde feminista lehen urratsak ematen hasi da

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 21a, 01:00

Astigarragako  emakume tal­­­­de bat elkartu berri da tal­de feminista sortzeko ideia­re­kin eta lehen urratsak eman ditu. Pasa den ostegunean zuten lehen bilera eta nahiz uste baino jende gutxiago ber­taratu gogo haundia era­kutsi dute.
Lehen ekitaldiak ere anto­latu dituzte. Honela, mar­txo­aren 1ean pankartak eta kar­telak egiteko kedada anto­latu dute, 18:00etan, Joseba Baran­di­aran plazan.
Gainera, mar­txoaren 8rako egitaraua pres­tatzen ari dira. «Indarrak batu behar ditu­gunez, Donostiara ema­kume guztiak elkarrekin joateko ideia sortu da. Hortaz, hauxe da antolatu duguna: 18:45etan udaletxeko plazatik hasita kazelorada egingo dugu Jose­ba Barandiaran plaza­rai­no. Ber­tan, 19:15ak arte egongo gara eta denok batera auto­busa hartuko dugu Donos­tiara». Hala ere aurretik mar­txo­aren 6an, 18:00etan, Joseba Baran­diaran plazan elkartuko dira egitaraua zehazteko.  Au­rre­­ra­pausoak emateko datak dira.

«Gizartea aldatu beharra dago eta horretarako guk borrokatu behar dugu»
Talde feministatik ondo­rengoa adierazi nahi dute, «emakumeok egoera larri ba­tetik pasatzen ari gara patrial­katuaren erruz. Gure gizartea alda­tu beharra dago eta horre­tarako guk borro­katu behar dugu eskubideen alde. Hone­kin, zera esan nahi dugu talde feministatik, bileran jende gutxi elkartzeak tristura sortu zigula eta ema­kume gehiagon indarra behar du­gula, denon arazoa baita».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!