Bakarrizketa saioa, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 25a, 01:00

Bakarrizketa ikastaroa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, otsailean; eta datorren ostegunean estreinatuko dira ikastaroan parte hartu duten zazpi lagunak, Telmo Irureta irakaslearekin batera. Bakarrizketa saioa eskainiko dute, arratsaldeko 19:30etan hasita, Biterin. Sarreraren truke, borondatea eskatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!