Urumea, urez gainezka

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 20a, 12:52

Gainezka egin du Urumea ibaiak hainbat tokitan, bereziki, Hernanin. Florida auzoa eta Zubiondo poligonoa lotzen dituen tunela itxi egin du Udaltzaingoak, baita Urnietako bidegorritik dijoana ere. Hasiera batean, eguerdiko 12:00ak arte iragarri zuen Euskalmetek abisu horia, baina azken orduotan luzatu egin dute arratsaldeko 18:00ak arte; euria etengabea egitea espero da ordura arte.

Ondorioz, bestelako gertaerak ere izan dira, besteak beste, bi txakur atera dituzte suhiltzaileek erriberako etxalde batetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!