Txertatu Merkatuan programan, hirugarren proiektua

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 20a, 01:00

Hirugarren proiektua jarri dute martxan, Txertatu Mer­ka­tuan proiektuaren baitan. Eta oraingoan, kutxazain eta apal-betetzaileen prestakuntza eskainiko die, 16-29 urte bitar­te­ko gazteei. Guztira, 14 gaztek hartu ahal izango dute parte, langabezian daudenak, ikas­ten ari ez direnak, eta kualifikazio gutxikoak; eta presta­kun­tza­ren ondoren, 100 orduko praktikak burutuko dituzte.

Beterri-Buruntza esku­al­de­ko gazteei, lan munduan sartzen laguntzen dien programa da Txertatu Merkatuan; Hernani, Astigarraga, Andoain, Urnieta, Usurbil eta Lasarte-Oriako gaz­teei, hain justu.

Izenematea, ostiralera arte
Hirugarren proiektu hau, mar­txoan hasiko da, eta ekainera arte iraungo du. Horregatik, par­te hartu nahi dutenek, egun hauetan daukate izena eman beharra: ostirala izango da azkeneko eguna, apuntatzeko. Horretarako, Urigain etxera jo behar da (La Salle etorbidea 6, Andoain), goizeko 09:00etatik 15:00etara. Izena emateko ga­ra­­ian, lehentasuna izango dute  eskualdeko emakumeek.

Proiektuari buruzko infor­ma­zio gehiago jasotzeko, bes­talde, bi bide jarri dituzte au­keran: 943 30 42 21 tele­fo­no­ra deitu, edo txertatumer­ka­tuan@andoain.eus helbi­dera idatzi. Cebanc presta­kuntza zen­tro­­ak emango du forma­kun­tza: gi­zar­te eta lan orientazio eta inte­graziorako teknikak, kutxa­zain eta apal-betetzaileen presta­kun­tza, eta praktikak buru­tze­ko beharrezkoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!