«Interes ezberdineko kolektiboak elkarlanean jarri ditu, txotx garaiari buruzko hausnarketa prozesuak»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 20a, 01:00

Azaroan eta abenduan burutu zuten, Hernaniko EH Bilduk sustatuta, txotx garaiari bu­ruzko hausnarketa prozesua, «herrian sortzen dituen iritzi­ak hobeto ezagutu eta denon artean konponbideak proposatzeko asmotan». Eta prozesuak emandakoaren inguru­an, balorazioa egin du EH Bil­duk: «txotx garaian inplikatuta dau­den eragileek eta herritarrek egindako ekarpenak, Udal Go­bernuari eman dizkiogu. Ho­rie­tako batzuk, aurten jarriko ditu martxan Udalak, eta bes­te batzuk aztertzen ari da», azaldu dute prentsa ohar bidez.
Zer da txotx garaia zuretzat? galderatik abiatuta, girotze fa­sean bi bideo plazaratu zi­tuz­ten, prozesuaren berri emanez eta herrian txotxaren inguru­an dauden ikuspuntu ezberdinak azaleratuz. «Horrekin ba­tera, eratu genuen talde motorra, txotx denboraldiarekin inplikazio zuzena duten kolektiboetako kideekin: Kaxkoko hiru herritar, sagardogileen ordezkari bat eta tabernari bat; eta haiekin batera, EH Bilduko hiru ordezkari», azaldu dute.

Diagnostikoa eginda, etorkizunerako ideiak
Galdetegi bat ere luzatu zien EH Bilduk herritarrei, paperean eta interneten, txotx garaia hobetzeko ekarpenak jasotzeko; «635 erantzun jaso genituen», jakinarazi dute. Eta galdetegiarekin batera, bi saio ireki egin zituzten, «erpin guztiak bildu nahian». Horrela, behin diagnostikoa eginda, etorkizunerako proposamenak jaso zituzten: «beharren artean aipatuenak izan ziren, Udal­tzain­goaren presentzia areago­tzea eta jarraipena zorroztea, eta sexu erasoen aurrean protokoloaren gauzatzea erraztea. Horretarako, informazioa jaso eta istilu eta sexu erasoen ka­suetan salaketak jartzeko, ka­lean gune berezi bat jartzea pro­posatu zen. Hernanik duen irudia aldatzeko (araurik ga­be­­ko herria), komunikazio kan­paina bat abiatzea ere izan zen aipatuenetakoa, epe laburreko lanen artean».
Proposamen horien emaitza aur­keztu dio EH Bilduk Udal Gobernuari, eta honek «konpromisoa hartu du, pixkanaka pixkanaka neurriak gauzatzeko», azaldu dute. «Proze­sua­ren balorazio oso positiboa egiten dugu. Txotx denboraldiaren irudi katastrofikoaren iruditik aldenduta, erpin ugari dituen fenomenoa dela ondorioztatu da. Gainera, iritzi desberdinen trukaketa ahalbidetu eta eragile edota kolektibo bakoitzak, lehendik zeukan iritziaz gain, besteen ikuspuntuak ezagutu eta lantzeko aukera eskaini du», nabarmendu du EH Bilduk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!