Sagardotegien bidetik korrika egin edo zuhaitz berriak landatu, bi plan aukeran

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 20a, 01:00

Aparrainen batzuk eta sagar­dotegien bidean besteak, urte­roko bi zitaren bueltan elkar­tu­ko dira hernaniarrak, la­run­bat honetan: Zuhaitz Eguna eta Sagar Lasterra.

54garren edizioa izango du aurtengoa, Zuhaitz Egunak. Aparrainen egingo dute landa­keta, eta aurten, 400 pago berri landatuko dituzte. Bertara joa­teko, oinez abiatuko dira hel­duak, 07:30etan Plazatik, eta autobusean joango dira haur eta gaztetxoak, 09:00etan Atse­gindegitik aterata, Biteri ondo­tik; Ereñotzun egingo du gel­di­aldia autobusak, 09:05etan.

Haur eta heldu, Ugaldetxon elkartuko dira, Aparrainera elkarrekin igotzeko, zuhaitzak landatzera. Hamaiketakoa egi­tera jaitsiko dira Aparraingo atse­den­le­kura, eta 12:30etan egingo dute buelta, herrira.

Sagar Lasterra, Ibarluzetik
Goizeko 11:00etan abiatuko da, bere aldetik, Sagar Lasterra he­­rri lasterketa. Sagar­dote­gi­en bidetik, 9,8 kilometroko ibil­bi­de gorabeheratsua osatuko dute korrika­la­ri­ek, Ave Maria parkera arte. Irteerara joateko, doako autobusa jarriko dute, kiroldegi ondotik, eta arropa jasotzeko zerbitzua egongo da.

Izena emateko epea, zaba­lik dago oraindik, internet bidez, www.kirolprobak.com webgu­ne­an: txip horia dute­nek 9 eu­ro, ez dutenek 11 euro. Egu­ne­an bertan ere izango da aukera, azkeneko momentuko izene­ma­teak egiteko, 09:00etatik 10:30etara kiroldegi ondoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!