Igandean pilatu ziren prezipitazio kopuruagatik, eta ikusita egun hauetarako euri aurreikuspena haundia zela, urtegia hustutzeko maniobrak egin ditu Añarbek. Igande arratsaldean hasi zituzten maniobrak, eta atzo eguerdiko 14:10etan bukatu zuten.
Hustuketa maniobren hasieran, segunduko 23 metro kubiko ur hustu zituen urtegiak, «presako babes erabilgarria haunditzeko helburuarekin»; eta pixkanaka jaitsi zuen emaria, Ereñotzun maila horitik behera mantentzeko Urumea ibaiaren maila. Atzo eguerdiko 14:10etan, hustubide organo guztiak itxi zituzten.
Esan bezala, Añarbeko arroak jasotako prezipitazio maila haundia izan zen igandetik; 51,6 litro bota zituen metro karratuko: 29,9 igandean zehar, eta 21,7 atzo goizeko 08:15etara arte.
Horregatik, hustuketa maniobrekin batera, gainezkabideko uhateak itxi zituen Añarbek, babes erabilgarria haunditzeko: 3,5 milioi metro kubiko ingurutik, 7,3 milioi metro kubiko ingurura.