Kaldereroen deiarekin iritsi, eta umore ederrean ospatu zituzten inauteriak Hernanin, aurreko ostiraletik asteartera. Kaleak hotz egongo ziren, baina giroa beroa izan zen lau egunetan, eta baita bizkarrak ere! Gogoz astindu zituzten maskuriak buruhaundiek eta Azeri Dantzako kideek, eta ez zuten mozorrorik utzi kolperik gabe! Hotzagatik ez ziren kexatuko... Inauterietako argazki guztiak ikusgai, interneten: www.kronika.eus.