Gaur beteko dira 15 urte, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuela; eta hori gogoratzeko, ekitaldia izango da gaur, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, eguerdiko 12:00etan. Gaur bertan estreinatuko dute, bestalde, Egunkaria, 15 urte erreportajea ETB1en; Irati Sarasua kazetari hernaniarrak zuzendu du.