Lautik hiru garaipen, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 20a, 01:00

Igandean egin zuten Urnie­tan, Salesiarren ikastetxeak antolatuta, On Bosko krosa. Eta aurreko edizioetan bezala, asko eta asko izan ziren, parte hartu zuten hernaniarrak.
Krosean, 73 partehartzaileetatik 19 izan ziren Herna­ni­ko­ak; eta ipar martxan, 50 lagunetik 14 ziren hernaniarrak.
Baina partehartzean bakarrik ez, aurreneko postuetan ere izan ziren protagonista, eta podiumera igo zi­ren 12etatik, zazpi ziren hernaniarrak.
Korrika, Eva Esnaolak irabazi zuen, eta bigarren izan zen Ana Megias, emakumezkoetan. Gizonezkoetan, berriz, hirugarren sailkatu zen Ibai Alba; Raul Gomez lasartearrak irabazi zuen. Ipar martxan, berriz, Mari­jo Vi­llal­bak irabazi zuen emakumezkoetan, eta Arantxa Astiga­rra­ga izan zen bigarren. Eta gizonezkoetan, Agustin Urreta­biz­kaia nagusitu zen, eta hirugarren izan zen Pepelu Madina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!