Udal eraikinen garbiketa egiteko kontratazio-deialdia egin berri du Udalak, urtarrilaren 30eko Plenoan onartu ondoren, eta asteazkenera arte egin dezake eskaera interesa daukanak. Garbitzaileak Goizuetako Udala jabe den lau eraikin garbitzeaz arduratuko da: Herriko Etxea, Osasun Etxea, Guardiako osasun langilearen apartamentua eta Gizarte Zerbitzuetako bulegoa. Eskaintzak Goizuetako Udaleko Erregistroan entregatu behar dira, eta horiek bete behar dituzten baldintzak aurretik ikusi nahi dituenak, Goizuetako Udaleko webgunean ditu ikusgai: www.goizueta.eus.