Larunbaterako antolatu du Txantxangorrik El Castillo ehiza-barrutian ehizatzeko aurreneko irteera, eta osteguna da izena emateko azken eguna. Ordainketa egin behar da Laboral Popularreko kontu honetan 3035 0025 86 0250053384; ehizarako, 34,50 euro, eta ehiza eta bazkarirako, 49,50. Hurrengo irteerak martxoaren 3, 17 eta 24an egingo dira.