Kulturaren inguruko hausnarketa martxan berriro, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko otsailaren 19a

Udalak azaroan martxan jartzekoa zuen kulturaren inguruko hausnarketa prozesua, Bizi Kultura Hernanin, aste honetan hasiko da.

«Hernanin kultura dinamika zabala, bizia eta haundia dago», azladu du. «Herri­ta­rre­kin eta kultur eragileekin go­goeta partekatu nahi dugu, etorkizuneko erronkak eta lan-idloak zehazteko».

Hiru saio
Aurreneko saioa ostegunean izango da, 19:00etatik 21:00e­tara Biterin, Hernaniko kultur egoeraren diagnostikoa egiteko.

Hurrengo saioak, ordu eta leku berean, marxoaren 7 eta 19an egingo dira, etorkizuneko erronkak zein diren erabaki eta horiek lortzeko ekintzak zehazteko.

Proposamenak, internetez
Saioetan ez ezik, on-line ere egin daitezke proposamenak: kultura@hernani.eus edo erabaki.hernani.eus/kultura

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!