«Sagardotegi denboraldi aske eta sano baten alde», hainbat ekintza

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 19a, 01:00

Sagardotegi denboraldia Her­nanira iritsi dela-eta, prentsa oharra bidali du Sagar Moreak, Hernaniko txotx denboraldiko asanblada feministak.

Datozen egun eta hilabeteetan egingo dituen hainbat ekintzaren berri eman du, eta dei egin die «sagardotegietara eta Hernaniko jai girora zatozten emakume* feminista guzitiei, saretu gaitezen eta denon artean erantzun dezagun sagardotegi denboraldi aske eta sano baten alde».

«Eraso sexista ugari eta anitzak gertatzen dira»
Sagar Moreek azaldu dute sa­gar­­dotegi denboraldia hastearekin baera, «Hernaniko kaleak, tabernak eta plazak festaz eta sagardozalez bete» direla, eta hori, «giro bikaina izan zi­te­keen hori, benetan erasoz betetako eremua» dela. «Nor­mal­tzat hartzen diren eraso sexista ugari eta anitzak gerta­tzen dira etengabean (lizunkeriak, ukitzeak, belarri-janak...). Indarkeria matxistaz ari gara».

«Lizunkeriak, ukitzeak, belarri-janak... Indarkeria matxistaz ari gara»

Baina horren aurrean, «era­so­tzaileei aurre egin, jarrera ma­txista guztiak salatu eta ema­kumeon* arteko sarea sustatuz, autodefentsa feministari eki­nez askeak izango» direla zi­urtatu dute, eta hainbat ekin­tza prestatu dituzte horretarako.

Batetik, otsailaren 24an eta martxoaren 17an, 13:00ean Ka­le­kintza deitu dute, Plaza Be­rri­tik. Martxoaren 10ean, berriz, Autodefentsa Feminista tailerra izango da. Eta apirilaren 21ean, Kalekintza eta Her­na­ni­ko Emakumeon* Afari Femi­nis­ta. «Emakumeok eta feministok sagardotegi garaia gustukoa dugu, festa ere bai, eta gure herriko kaleetan gauez nahiz egunez lasai eta aske bizi nahi dugu!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!