Infantil, alebin eta benjaminen mailetako 50 bat korrikalari bildu ziren atzo Hernaniko Adarraga Memorialean. Euriak kikildu gabe, maila bikaina eman zuten hainbat txokotatik etorritako atleta gazteek.
Hernaniarrak ere, bikain
Sailkapenei dagokienez, infantil mutiletan Pasaiako Josu Porta izan zen txapelduna, eta Danel Iriondo hernaniarrak bigarren egin zuen. Nesketan, Laskorain eskolako Ane Martinek irabazi zuen, eta hernaniarren artean Amaiur Velez izan zen azkarrena; laugarrena.
Alebinetan, ez zen hernaniarrik izan podiumean: Olaia Lertxundik eta Ander Aramendik irabazi zuten.
Azkenik, benjaminetan sailkapenik izaten ez bada ere, aurrenekoa izan zen Enara, eta bigarren Lucia eta Lur.