Aurreneko proba eginda, ‘Maialen’

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 18a, 01:00

Aurreneko proba gainditu zuen atzo Hernaniko nesken Maialen traineruak. 

Inoiz Euskal Herrian egin den estropada jendetsuena izan zen atzoko Oriako Trai­neru Jaitsiera, bere 24garren edizioan, eta emakumezkoen 20 traineruren artean 10ga­rren egin zuen Hernanik. San Juanek irabazi zuen, 4.000 me­troak 14:26,84ko denboran egin­da. Atzetik sartu ziren, Orio A, Arraunlagunak, Hibai­ka, Hondarribia, Deustu, Cam­pello-Alicante, Donos­tia­rra, Kaiku, eta minutu eta 10 segundura, Hernani. 

Batelik ez, gaur
Gaur, berriz, Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia zen jokatzekoa. Baina Gipuzkoako Arraun Federazioak azken orduan jakinarazi du bertan behera geratu dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!