Zinea Euskaraz! saiorako, ‘Mustang’

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 18a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak hileko azken ostegunero ematen du aukera, zineaz euskeraz gozatu ahal izateko, Zinea Euskaraz! ekimenarekin. Datorren ostegunean, hilak 22, Mustang pelikula jarriko da, 18:30etan Sandiusterrin, borondatearen truke. Drama honetan, umezurtz geratutako 5 ahizpak herriko erlijiosoen artean sortutako ezinegona ikusiko da, eta horren aurka egiteko, amonak eta osabak, neskak emazte zintzo bihurtzeko, egiten duten ahalegina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!