Baratza balkoian jartzen ikasteko, saioa

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 18a, 01:00

Ioritz Goizueta astigartarrak Baratzea balkoian saioa emango du bihar, Biterin, AEK euskaltegiak antolatutako Zilegi Eskolen barruan. Bi saioetako bat aukeratu ahal izango da; goizeko 09:30etakoa edo arratsaldeko 18:30etakoa. Debaldekoak dira biak, baina izena eman behar da aurretik, zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edo 663 04 33 14 telefonora deituta. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta besteak beste, ondorengo gaiak landuko dira: haziak, landareak, ongarriak, izurriteak, balkoian baratza jartzeko aholkuak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!