Gipuzkoako Txapelketaren aurreneko jardunaldia jokatu zuten aurreko asteburuan CD Hernaniko maila txikienetako atletek. Gainera, emaitza ezin hobeak lortu zituzten! Larunbatean, Nagore Urkiola eta Jon Alonso nabarmendu ziren zilarrezko domina banarekin; pisu-proban (3 kg) eta 600 metrotan lortu zuten, hurrenez hurren. Igandean izan zen bigarren jardunaldia, eta bertan ere, izan zuen saririk CD Hernanik! Oraingo honetan ere, kadete mailako korrikalari batek lortu zuen sari potoloena; Nora Lopez hernaniarrak lortu zuen urrezko domina, alturako proban. Eta jubenil mailan, aldiz, brontzezko domina jaso zuen salto hirukoitzeko proban lortutakoa.