Pasa den asteazkenean Hernanin hasi zen Gipuzkoa Zutik-ek antolatutako Elkartasun Bira, Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako presidente ohia, eta Iñaki Errazkin, ingurumen diputatua zenaren alde.
Bestalde, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa deitu du otsailaren 24rako.
‘Angula ustelak’, herriz herri
Errauste planta geldiarazteagatik eraman ditu auzitara Intxaurrandieta eta Errazkin, GHKren egungo zuzendaritzak.
Horregatik abiatu du Angula ustelak Elkartasun Bira Gipuzkoa Zutik-ek, eta Hernanin hasi ziren, asteazkeneko hitzaldian. Intxaurrandieta bera aritu zen, Pello Zubiriarekin batean.
Manifestazioa, larunbatean
Bestalde, Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu lelopean, manifestazio haundi bat antolatzen ari da Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, otsailaren 24rako. Donostiako Gipuzkoa Plazatik abiatuko da, 17:30etan.
Jakinarazi dute Gipuzkoako udaletxe guztietara bidali dituztela gonbidapen-gutunak. «Ikusi dugu erraustegi modernoek ere kalte eta gaixotasunak eragiten dituztela(...). Hau dena ekidin daiteke Gipuzkoa osorako politika integral eta eraginkor bat martxan jartzen bada».