Erronkalari berriei, deia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 18a, 01:00

Otsailaren 3an abaitu zen Euskara Ari Du kultur el­kar­tearen Baietz Hernanik! urte­be­teko erronka; hizkuntza ohiturak aldatzeko erronka bota zaie hernaniarrei.

Norberak bere neurriko erronka zein den erabaki dezake, eta horri eusteko, izena eman behar da.

Martxoan ha­si nahi du­tenek orain eman behar dute izena, www.euska­raaridu.eus web­gu­­neko Eman izena ata­lean, 673 926 133 telefonoan, ek­i­tal­di­etan banatzen diren es­­ku­o­rri­ak betez, edo La­rra­mendi 11ko lokalean. Otsailean 125 erron­kalari izan dira. Martxoan, zenbat?  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!