Glamourra eta kontrol eza, Inauterietan sarituak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 18a, 01:00

Ostiral iluntzean banatu zituzten Inauterietako mozo­rro onenen sariak, Udalak eta Jai Batzordeak.

Azken hau adi-adi ibili da Inau­terietan, kalean ikusten zituen ikuskizun eta buru­ta­zio eroei segika. Argazkiak egin, eta asteazkeneko balo­razio bi­le­rara eraman zituz­ten ba­tzor­deko kideek, mozorro one­nak zein zi­ren erabakitzeko.

Batetik, Ingalaterrako erre­ginaren pare, Royal Ascot zaldi karreretan ibilitako emakume talde elegantea saritu dute, eta bestetik, autotxokeetan elkarri zirika ibilitako lagun-taldea.  
Horrela, Berriak elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko bina bale, hau da, 100 euro, jaso du opari talde bakoitzak, Herna­niko Udala­ren eskutik. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!