Ezin zuen beste modu batera izan, eta sekulako festa bizi zuen Goizuetak, aurreko igandetik asteartera. Gaztetxoen Zahagi Dantza izan zen protagonista igandean, eta bixita sorpresa jaso zuten astelehenean: afrikarrez bete zen herria! Harriduraz begiratuko zieten ikazkinek, asteartean, beraiekin topo egin zutenean, Goizuetara bidean zetozela. Mozorroen makilkadez ez ziren libratu, behintzat! Eta ezta herritarrak ere, ikazkinen muxu beltzez! Felix Loiarteren argazki guztiak: www.kronika.eus.