Orain bi aste ospatu zituzten inauteriak, Aranon. Bertakoak izan ziren goiztiarrenak, eta ez nolanahikoak: itsasoa ekarri zuten herrira, haur eta gaztetxoen desfilearekin, eta bixitan izan ziren itsasoko izaki guztiak. Horren aurretik, martxa ederrean atera ziren puxka biltzera goizean, zomorroak; eta Zahagi Dantza ere egin zuten arratsaldean.