Ion Areitio maisu, eta txikienak ikasle fin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Trialsin erakustaldi polita izan zen aurreko igandean, Fagollagan. Gipuzkoako Txapelketa­ren aurreneko proba jokatu zuten bertan, eta Ion Areitio faboritoa izan zen onena, elite mailan. Baina eliteek bakarrik ez, haur eta gazteek ere trebezia ederra erakutsi zuten bizikleta gainean, eta ez zuten aukera galdu, espezialista onenak ikusi, haiengandik ikasi, eta ibilbide eta oztopo berdinak probatzeko. Fermin Manrique izan zen onena alebinetan, Josu Perez infantiletan, David Pierola kadete mailan, Oier Mitxelena juniorretan, eta David Martin nagusitu zen master kategorian. 22 partehartzaile izan ziren guztira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!