Gobernuak eta Kontsortzioak finantzatuko dute garbigunea

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Aurreko astean iragarri zuen Nafarroako Gobernuak, puntu garbiak jarriko dituela hamaika mankomunitatetan; eta ho­rietako bat, Goizuetako Udalak aurreratu bezala, San Antongo depuradoraren ondoan egonen da, Goizueta eta Aranoko herritarrei zerbitzua emateko.
Puntu garbi berri horiek guztiak finantzatzeko, Gober­nuak 2,8 milioi euro jarriko ditu; eta Hondakinen Kontsor­tzioak eta Iruñerriko Man­ko­mu­nitateak 0,7 milioi euro.
Guztira, 3,5 milioi euroko in­ber­tsioak eginen dituzte, 2018 eta 2019 urteetan zehar. Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planaren barruan koka­tzen dira inbertsio horiek, eta helburua da, «%65 gaika biltze­ra iristea».

Obra txikietako eskonbroak, elektrogailuak, bolumen handiko hondakinak...
Goizuetan jarriko duten puntu garbia, garbigunea izanen da; eta helburua da, sortzen diren hondakin ezberdinak jasotzeko leku bat izatea. Baina mota jakin batzuetako hondakinak bil­­duko dira bertan: bolumen haundiko hondakinak, obra txi­­kietako eskonbroak, elektro­gai­lu txikiak eta poda errestoak. Izan ere, orain zailtasunak daude hondakin mota horiek jasotzeko, eta horri erantzuteko zerbitzu eraginkor bat es­kaini nahi dute. Edozein kasutan, Traperos de Emausen zerbi­tzu­ak berdin jarraituko du, etxeetara joanez.
Garbigunea jartzeko, Goi­zu­­etako Udalak doaneko zesioa egin dio Mendialdeko Manko­munitateari, eta laster hasiko dituzte obrak. Lurra egokituko dute aurrena, kontenedoreak jarriko dituzte gero, eta itxitura eginen dute azkenik, sarrera bat egokituz.
Leitzan ere jarriko dute beste garbigune bat, 2018 eta 2019 bitartean. Orain, bai Goi­zuetan eta bai Leitzan, birziklapen etxea edo kaseta bakarrik daukate.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!