Hondakin bilketaren inguruko arazoak konpontzen, Udala

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Errefusaren azken edukiontziak jarri zirenetik urte erdia pasa den honetan, Udal Gobernuak azaldu du «premiazkoa» dela, «bizilagunek sistemaren inguruan dituzten kezkei erantzuna ematea».
Horretarako, datorren as­tean San Marko Mankomuni­tatearekin bilduko dela jakinarazi du.

Maiztasuna, itxitura arazoak eta zabor pilaketak, aztergai
Bilera horretan, «gure herriko biztanleek dituzten kezkak eta arazoak konpontzen» sa­ia­­tuko da Udala, San Mar­ko­rekin batean.
Batetik, «bilketa maiztasuna nahikoa oten den aztertuko» dute, eta horrez gain, «organiko eta errefusaren edu­kiontzietan dauden itxitura arazoak konpontzea» izango dute helburu.
Era berean, Udalak Man­ko­­munitateari eskatu dio «be­rraztertzeko Zubigain 12 edukiontzi puntuaren kokapena». Izan ere, Udalak dio «gertatzen den zabor pilaketaren ondorioz, bertako bizilagunak kexa» direla.

«Denon ardura da herria garbi mantentzea»

«Geroz eta zagor gutxiago», edukiontzi puntuetan
Bestalde, Udal Gobernuak astigartarrak zoriondu egin nahi izan ditu, «gero eta zabor gu­txiago agertzen delako edukiontzi puntuetan, batez ere, beste herri batuzekin alderatuta», azaldu du.
Horrekin batean, gogorarazi du «guztion ardura dela herria garbi mantentzea, eta, horretarako, ezinbestekoa dela hondakinak sailkatuta bil­tzea eta behar den bezala, dagozkien edukion­tzietara bo­tatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!