Balantze txarrik ez, Kontuen Egunean!

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Sekulako festa izan dute Goizuetan, beste urte ba­tez, inauterietako igandetik asteartera. Eta bu­kaera emateko, gaurkoa izanen dute azkeneko eguna: Kontuen Eguna. Diru kontuek emanen du­ten, auskalo... Baina ba­lantzea ez da txarra izanen, behintzat! Poteoa eginen dute 13:00etan, Igandea txarangarekin. Mozo­rro­en bazkaria izanen da gero, 14:00etan. Eta Igandea txaranga ate­­rako da berriro arra­tsaldean, 17:30etan. Gaz­te­txean, Beñat eta Fer­nando musikariak ariko dira giroa alaitzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!