JAVIER Urrizak repokerra du eskuetan. Bosgarren Urrezko Erremontea irabazi zuen atzo Galarretan Erremontearen Egunean antolatu zen sari banaketan. Iruñeako pelotaria 2013, 2014, 2016, 2017 eta 2018an erremontista onena izendatu du Oriamendi2010 enpresak. Kontutan hartzen bada 2015ean pelotarien koadro osoari eman zitzaiola saria, esan daiteke sei aldiz ere lortu duela Urrezko Erremontea.
2017garren urtean, Urrizak Banakako Kutxabank 2017 Txapelketa Nagusia irabazi zuen irailean; Masterseko txapeldun ere izan da; Binakako Orona Txapelketa Nagusian finalera iritsi zen. Urte oparoa izan da beraientzat.
Ion eta Azpiroz erregularrenak
Urriza ez zen protagonista bakarra izan. Beste bi pelotarik beraien sariak jaso zituzten. Alde batetik Ion azpeitiarrak A taldeko rankingeko erremontista erregularrenaren garaikurra irabazi zuen. B taldeko rankinga ere Huitziko atzelari nafarrra den Xabier Azpirozek eskuratu zuen. Pasa den urteko garaile berdina nafarraren kasuan.
Bestetik Txapelketa Azkarrean Urriza eta Azpiroz 20-15 gailendu ziren finalean Matxin III eta Barrenetxearen aurka.