Eskolartekoaren saio bat izango da Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Martxan da atzotik, beste urte batez, Eskolarteko Bat-bateko Txapelketa. Zestoan izan zen aurreneko saioa, Gipuzkoako kanporaketei dagokiena. Bost izango dira guztira, eta Ereño­tzuk ere izango du berea, martxoaren 9an hain justu.
Eskolartekoaren idatzizko txapelketa, berriz, martxoaren 6an hasiko da, eta Gipuzkoako zortzi kanporaketetako bat izango da Hernanin, 7an.
Gipuzkoako finala, berriz, apirilaren 20an egingo dute, Lasturren; eta maiatzaren 6an ospatuko dute Bertso Eskolen Eguna, Tolosan.
Lasturreko saioko onenak, Eus­kal Herriko finalera pasako dira, eta ekainaren 9an izango da hori, Saran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!