Probintzietako finalak, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Datorren larunbatean jokatuko dira, Euskal Herriko Mus Txapelketaren probintziako finalak. Gipuzkoakoa Bergaran izango da, Aranzadi ikastolan 15:00etan, eta bertan egongo dira Angel Pikabea eta Pepe Kaloka ereñotzuarrak. Nafarroakoa, berriz, alde zaharreko Arrano elkartean izango da, 08:30etan; tartean, Goizuetako bi bikote: Iban Eskudero eta Alain Goizueta, eta Aitor Mendizabal eta Juan Apezetxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!