San Franciscon, Arrieta eta Aizpitarte

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Euskadiko Selekzioaren deia jaso dute Ioritz Arrieta eta Ene­ko Aizpitarte pelotari hernaniarrek, Estatu Batuetako San Franciscora joateko. Dagoe­ne­ko bertan dira, eta torneo bat jokatuko dute datorren astean, hango Euskal Etxeak antolatuta.

Euskadiko Federa­zio­ak, urte­ro deitzen ditu bertan jokatzeko, denboraldian emaitza onenak lortu dituzten pelotariak. Egindako lan onaren errekonozimendua da hau, beraz.

Asteburu honetan, berriz, trinketeko Gipuzkoako Txapel­ke­tan daukate zita garrantzi­tsua, bi bikote hernaniarrek. Izan ere, semifinaletara pasea daukate jokoan, Ekaitz Cisne­rosek eta Josu Oiagak Intzaren kontra, eta Xabat Pagolak eta Endika Arizmendik Gaztele­ku­ren kontra. Bihar jokatuko dute bi bikoteek, 10:00etan hasita Iruran; eta irabaziz gero, semifinaletan izango dira.

Maria Granadok bigarren kanporaketa, Larrabetzun
Bestalde, Emakume Master Cup torneoaren bigarren kanporaketa jokatuko dute gaur, pro­mo­­zio mailan. Larrabetzun izan­go da, eta 17:30etan hasita jokatuko du Maria Granado hernani­a­rrak, Ma­ritxu Oiar­­tzun errenteriarrarekin. Bigarren taldean ari­ko dira, beste bi bikoterekin: La­rra­betzuko Goiri eta Bara­iazarra, eta Donos­tia­ko Gal­dos eta Zizurkilgo Otaegi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!