Zuhaitz Eguna ospatu zuten atzo, Aparrainera gerturatu ziren dozenaka lagunek. Familia giro politean landatu zituzten 400 pago berri, eta hamaiketakoa ere, ederra egin zuten! Aurten, toki desberdin batean landatu dituzte zuhaitz berriak, horrela Aparraingo toki gehiagotan hazi daitezen pagoak.