Igoera zuzena, Gurutzealdek

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Ederra egin du Oier Guru­tze­aldek, Iparraldeko trinkete txapelketan. Hirugarren mailan ekin bazion, aurreneko urtea zuelako, bigarrenean jokatuko du datorren urtean: igoera zu­zena lortu du astigartarrak.
Izan ere, aurreko asteburu­an galdu arren, aukera zeukan igotzeko, eta partidu bat jokatu beharra zeukan gaur, Azkainen, Biarriztarrakeko Andoni Men­di­ren kontra. Baina eskuetako minez, erretiratu egin da lapur­tarra, eta hortaz, igoera lortu du Gurutzealdek, jokatu gabe.
Gipuzkoako Binakako Txa­pel­­ketan, berriz, galdu egin zuen ostegunean, Urnietaren kontra (28-40). Bigarren dago sailkapenean, Urnietaren atzetik hain justu.
Ekain Lizeagak eta Aimar Mujikak, berriz, gaur jokatuko dute, 15:00etan Iruran, Oiar­pe 1 taldearen kontra. Momentuz, jo­katutako biak irabazi dituzte; aurreko asteburuan, 40-9 nagu­situ ziren Oiarpe 2ren kontra.
Eta Egoitz eta Josu Altu­na nagusiek, atsedena daukate. Aurreko asteburuan, Hernani­ren kontra galdu zuten (7-40).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!