Dagoeneko erabakita dago, Binakako Txapelketa Nagusian, zein lau bikote ariko diren semifinaletan; eta horien artean da Aimar Olaizola, Ander Imaz oiartzuarrarekin batera. Aurreko asteburuan Irribarria eta Jaunarenari irabazita (22-14), ziurtatu zuten pasea.
Ligaxkako azkenaurrekoa jokatuko dute gaur, 17:45etan Labriten, Altuna III eta Martijaren kontra.
Zizurren eta Ortuellan, gazteak
Goizuetako pilotari gazteek ere jokatuko dute asteburuan; hiru partidu, guztira. Zizurren ariko dira bi, lau t’erdiko txapelketan: Aitor Aizkorbe jubenila gaur, 16:30etan; eta Beñat Apezetxea infantila bihar, 09:30etan. Iker Salaberriak, Ortuellako semifinala jokatuko du bihar 12:00etan, Mariezkurrenarekin, Zabala eta Ruizen kontra.