2018ko aurrekontua eta plantilla, argitaratuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Urtarrileko plenoan onartu zuen Goizuetako Udalak, 2018rako aurrekontua; eta aste honetan argitaratu dute, Nafa­rro­ako Aldizkari Ofizialean: asteartean aurrekontua, eta asteazkenean 2018ko plantilla organikoa.
Jendaurrean ikusgai daude biak, eta alegazio­ak aurkezteko epea za­bal­du dute, bakoitza argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egunez.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onartuta geratuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!