Santosek, Arrozpidek eta Gallegok, finala gertu

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Azken txanpan sartu da Bikote­ka­ko bola txapelketa, eta ondo kokatuta daude hernaniarrak. Emaku­mez­koetan, bere multzoko lider dago Rosa Santos, Naiara Peña­ga­rikanorekin, eta alde haundiarekin gainera. Aurreko asteburuan, 77 brila bota zituzten bien artean, Ategorrietan, eta 158rekin daude sailkapen nagusian.
Finalera sailkatzeko oso ondo kokatuta daude Fernando Gallego eta Miguel Arrozpide ere, Idia­za­ba­len 83 brila bota ondoren. 165ekin daude orain, sailkapeneko aurreneko postuetan. Aukera badaukate Ibon eta Antonio Miner ereñotzuarrek ere, 130 brilarekin, Ate­go­rri­e­tan 73 bota ondoren. Baina ia ezinezkoa daukate Leandro eta Igor Minerrek, 99 brilarekin baitaude.
Guztiek, bihar daukate ligaxkako azkeneko tiraldia: A multzokoek Mutiloan, eta B multzokoek Her­nanin bertan, Floridan. Multzo ba­koitzeko bost onenak, Añorgako fi­nalean izango dira, gaur zortzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!