Euskadi eskolar jokoak asteburu honetan jokatuko dira eta igeriketan bi hernaniar izango dira Bergarako Agorrosin igerilekuan Gipuzkoako selekzioarekin. Xabier Huitzik 100 bizkar proban egingo du igeri eta Enaitz Goñik 100 eta 200 tximeletan eta erreleboan ariko da. Gainera dominak lortzeko hautagaia da.