‘Maialen’en aurtengo lehenengo estropada, gaur Orioko jeitsieran

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

ARRAUN denboraldia batel estropadekin hasi zen orain aste batzuk eta gaur Maialen traineruak lehen estropada izan­go du Oriako uretan. 24garren Oriaren Traineru Jeitsiera jokatuko da arrau­naren festa bihurtu den eki­tal­di honetan. Aurten errekor guztiak gain­­dituko dira eta 93 ontzi uretaratuko dira, horien ar­te­an Katalunia eta Valen­tziatik etorritako lau llagut. Horrek esan nahi du 1.200 arraun­la­ritik gora partaide izango di­tuela. Ez da inoiz Euskal He­rrian horrenbesteko par­tai­detza izan duen estro­pa­darik.
Gainera, emakumeetan 20 txalupak egingo dute arraun. Lehen ontziak 16:30etan ir­tengo dira eta Hernaniko Maialen trainerua 17:15etan ha­siko da arraunean, 4.000 me­troko ibilbidean. Bere atzetik beste lau txalupa bakarrik irtengo dira; Donostia Arraun, Hibaika, San Juan eta Orio. 

Sentsazioak lortu eta maila ezagutzeko estropada
Hernaniren helburua ahalik eta sentsazio hoberenak lor­tzea izango da eta ikustea non dauden kokatuta. Aurre­denboraldiko estropada da eta horrek esan nahi du taldeek frogak egiteko erabili deza­ketela estropada. Herna­nik aurten Zumaiako neske­kin batera ariko da eta beraz denboraldi berriko erren­di­mendua oraingoz ezezaguna da. 

Mutilen estropadan 43 traineru
Mutil hernaniarrak ere ariko dira arraunean beste talde batzutan, Fortunan beterano mailan esareako. Hala ere nagu­sien traineru jeitsiera da estropadarik jendetsuena. 
Ber­tan 43 ontzi ariko dira, 6.000 metro egin beharko di­tuzte Mapil-Aginagatik Orio­ra eta azkena, Orio, 18:02an irtengo da. 

Arraun Feria atzo hasi zen eta gaur luzatuko da
Arraun Feria antolatu dute oriotarrek bi egunetan. Atzo aurkezpen ekitaldia egon zen eta pintxopotea arraunetxean eta gaur 10:00etatik 20:00­etara. Nutrizio hitzaldia, ergo­nometroen manteni­men­­­dua, arraunetxera bisita, stand-ak... denetarik egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!