175.000 eurotik gora, Zerbitzu Sozialetako diru-laguntzetara

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 16a, 01:00

Udaleko Zerbitzu Sozialek «bazterketa soziala prebeni­tzea eta pretsonen garapen osasuntsua bermatzea» ditu helburu, urtero ematen dituen diru-laguntzen bidez.

Beste erakunde publikoek bideratzen dituzten laguntzak osatzen ditu horrela, eta aurten, guztira 175.745 euro bideratuko ditu laguntza hauetara; norbanakoei zuzendutakoetara, 147.500 euro, eta elkarteei bideratutakoetara, beste 28.245 euro.

Dagoeneko ireki da eskaerak egiteko epea.

Norbanakoentzako laguntzak, urte osoan; elkarteentzako direnak, martxoaren 15era arte

Laguntza horiek eskatzeko, banakakoak diren kasuetan, Gizarte Langileen bitartez egin behar dira eskaerak, eta horretarako ez dago eperik; urte osoan egin daitezke esakerak. Bete beharreko irizpideen berri otsailaren 15eko GAOn ematen da.

Elkarteentzako diru-la­gun­tzak eskatzeko, berriz, martxoaren 15era arteko epea dago, eta kasu honetan ere, irizpideak otsailaren 15eko GAOn argitaratu ziren. Besteak beste, «jendartearen kohesioa eta herritarren partaidetza sustatzea» helburu duten elkarteak hartuk odira kontuan, eta Hernanin lan egiten dutenek lehentasuna izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!