Ormazabal Zestoan gaur, eskolartekoa hasten

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 16a, 01:00

Gaur jokatuko da Euskal He­-rri­ko Eskolarteko Bertsolari Txa­pelketaren barruan, Gi­puz­ko­ako aurreneko kanpo­ra­ke­ta. Zestoan izango da, Lau Iturri elkartean, 20:00etan ha­sita, eta bertan kantatuko du Iker Ormazabal hernaniarrak. Aurrez aurre izango ditu au­rreneko saio honetan Imanol Al­bizu, Malen Elizasu, Maide Garmendia, Oihana Labiano eta Bittor Zubiagirre.
Kanporaketak ostiralero jo­ka­tuko dira, eta Ekain Tola­re­txi­pi etxean estrenatuko da: Ere­ñotzun kantatuko du mar­txoaren 9an.

Abra saria bigarren, Mujika
Getxoko Abra sarietan, bes­talde, ez da hernaniarrik falta izan. Aroa Arrizubieta gasteiz­tarrak jantzi zuen txapela, baina bigarren sailkatu zen Beñat Mujika hernaniarra. Atzetik, berriz, Lurdes Ondaro, Mikel Lasarte, Kerman Diaz eta Ander Ucelay geratu ziren, lanak ondo baino hobeto eginda, denak ere.


Omenaldia, biharkoan
Hernaniko Bertso Eskolak ur­te­tan egindako lana ageriko da, eta hori omendu nahi izan zuen Udalak atzo. Biharko Kronikan emango da horren berri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!