Badatoz, bertso afari feminista eta Glaukoma

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 16a, 01:00

Hileroko egitaraua osatzen saiatzen ari dira Kontra­kantxa Gaztetxean, eta otsaila ekitaldiz betea dijoa.
Gaur bertan, Hernaniko Bilgune Feministak antola­tu­ta, bertso afari feminista egin­go da. Sarrerak bukatu dira, da­goeneko, irrikaz baitaude hernaniarrak, Eli Pagola eta Ne­rea Ibarzabalen bertsoak adi­tu bitartean goxo-goxo afaltzeko.

Glaukoma, serie film maratoia, eta gehiago
Asteburu honetan gehiago ere izango da, igandean kontzertu akustikoa emango baitute, 19:00etan, Lear eta Peputzek.
Hurrengo kontzertua, berriz, talde ezagun asko batek emango du: Glaukoma ariko da hilaren 23an, Little Martin Selektah-rekin batean, 22:30etan hasita. Sarrerak salgai daude Zintzarri, Garin eta Goiz Argin tabernetan eta www.musikaze.net/bidean web­gu­nean.
Azkenik, kontzertu ondo­ren lasaia pasatzeko, serie film maratoia egingo da hilaren 24 arratsaldean.

Komunikazio taldeak, bilera
Bestalde, gaztetxeko komunik­azio lan-taldeak bilera deitu du gaurko, arratsaldeko 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!